Estudioa

Julie Mugica

2007 urtean, Bidarten, bakarkako abentura baten hasteko gogoaren ondorioz sortu zen Komcom Estudioa.

Inprimategi eta agentzia zorrotz batzuekin lan eginez, ikasten segitu dut eta esperientzia ederra bildu dut.

Urte batzuen buruan, hor jarraitzen dut, inoiz baino sutsuago eta helduago.

Nire bezero fidelak azkarki eskertu nahi ditut. Izan ere, behin eta berriz konfiantza egin didate. Atsegin handiz lan egiten dut horiekin.

Aurten, Komcom Estudioak hamar urte beteko ditu.

Nork pentsatuko zuen holakorik… Milesker.

Gaitasunak

SORKUNTZA GRAFIKOA :

Ingurumen grafiko bati forma ematea da, hau da, irudiak, testuak eta bektoreak uztartzea. Zuen ideiak egiazko kontakizun bisualak bilakatzeko eta zuen jomugari eta posizionamenduari egokitutako diseinuak proposatzeko eginkizuna du estudioak.

NORTASUN BISUALA :

Enpresa, proiektu edo gertakari bakoitzarendako, kolore-kodeak eta tipografiak biltzen dituen nortasun bisual baten sortzea, ororen buru, paregabeko marka-irudia sortzeko. 

INPRIMATZEA :

Oroz gainetik, inprima eta gerora Interneten egokitu daitezkeen proiektuak egiten ditu estudioak. Zuen proiektuetan erabilgarri izango den paper motaren, loditasunaren edo formatuaren aukeraketan aholkuak ematen ditu.

ARGITALPENA :

Estudioak dituen gaitasunak, orokorrean, liburuen eta aldizkarien ekoizpena eta maketa lana dira.

Ikasketak

2000 / Batxilergoa, Literatura sailean (Donibane Lohizune)

2002 – 2003 / IUT Salmenta Teknikak (Baiona) • BAXOA + 2

2004 – 2005 / Diseinu Grafikoa eta Ekoizpen Editoriala (Urnieta /Gipuzkoa) • BAXOA + 2

Lan esperientziak

2005 / ITXAROPENA INPRIMATEGIA (ZARAUTZ) :

Grafista eta maketa egilea, erosle frantsesdunen arduraduna.

2006 / FLASHCOMPO (BAIONA) :

Grafista eta maketa egilea, proiektu editorial baten arduraduna.

2007 / KOMCOM ESTUDIOA :

2007 urtean, Komcom Estudioaren sorkuntza.

Nork bere kontu lan egiten duen infografista.